Home - Argazkiak eta nabarmenduak

Eduki publikatzailea

Eduki publikatzailea

Eduki publikatzailea

Eduki publikatzailea

Eduki publikatzailea

Azken Albisteak

Erakundeen arteko elkarlanaren balioa berretsi du Alegian elkartu den Diputatuen Kontseiluak

Erakundeen arteko elkarlanaren balioa berretsi du Alegian elkartu den Diputatuen Kontseiluak

Bilkuraren ostean, Intxausti familiari aitortza egin diote “herri bizitzaren eta kultur ondarearen alde egindako ekarpen eskuzabalagatik”; sendiaren argazki fondo garrantzitsua foru erakundearen esku laga dute berriki Intxaustitarrek. Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Regina Sorarrain alkateak bilera egin dute goizean, herriko proiektuak partekatu asmoz

Urteko lehen bederatzi hilabeteetako zerga itunduen bilketa metatua % 6,8 igo da 2025eko aldi berarekin alderatuta

Urteko lehen bederatzi hilabeteetako zerga itunduen bilketa metatua % 6,8 igo da 2025eko aldi berarekin alderatuta

Irailera arte metatutako bilketa 4.311 milioi eurokoa da, 275 milioi gehiago iazko epe bereko datuekin alderatuz

Foru Aldundiak ‘Gipuzkoa mugituz’ ekimena abiarazi du, jarduera fisikoaren bidez zahartze osasuntsua sustatzeko zazpi asteko liga birtuala

Foru Aldundiak ‘Gipuzkoa mugituz’ ekimena abiarazi du, jarduera fisikoaren bidez zahartze osasuntsua sustatzeko zazpi asteko liga birtuala

Ekimena urriaren 26tik abenduaren 15era bitartean egingo da, eta helburu du Gipuzkoako udalerri guztietara iristea, eta gutxienez 3.000 pertsonaren parte-hartzea lortzea. Erronka 55 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago bereziki, eta ohitura osasungarriak sustatzea, ahultasuna prebenitzea eta autonomia pertsonala bultzatzea du xede. Wellk aplikazioaren bidez, herritarrek kilometroak eta puntuak pilatu ahal izango dituzte beren udalerriarentzat, eguneroko jardueren bidez, hala nola oinez ibiltzea, korrika egitea edo bizikletan ibiltzea. Beste lurralde batzuetan egindako esperientzietan, izena eman zuten pertsonen %36k ez zuen kirola egiteko ohiturarik. Bildutako datuei esker, parte-hartzaileen jarduera fisikoaren ohiturak hobeto ezagutu ahal izango dira, informazioa hainbat aldagairen arabera banakatuta.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Gipuzkoan turismo arduratsuaren aldeko apustua egiten duten ekimenak aitortuko ditu berriro, Gipuzkoako Zaindari sariekin

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Gipuzkoan turismo arduratsuaren aldeko apustua egiten duten ekimenak aitortuko ditu berriro, Gipuzkoako Zaindari sariekin

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak astearte honetan argitaratu ditu Gipuzkoako Zaindari sarien hirugarren edizioko oinarriak. Sari horien bidez, berrikuntzaren, jasangarritasunaren, irisgarritasunaren, lankidetza publiko-pribatuaren eta berdintasunaren bitartez turismo-eredu gizatiarragoa, bidezkoagoa eta Gipuzkoako balioetan errotuagoa eraikitzen laguntzen duten ekimen turistikoak aitortzen dira.