Edukira joan

Ada Thilen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ada Thilen

Bizitza
JaiotzaKuopio, 1852ko maiatzaren 10a
Herrialdea Finlandia
HeriotzaHelsinki, 1933ko ekainaren 14a (81 urte)
Hezkuntza
HeziketaSuediako Arteen Errege Akademia
Académie Colarossi (en) Itzuli
Hizkuntzakfinlandiera
Irakaslea(k)Hjalmar Munsterhjelm (en) Itzuli
Jean-Léon GérÎme
Léon Bonnat
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Ada Maria Thilen (Kuopio, Finlandia, 1852ko maiatzaren 10a – Helsinki, 1933ko ekainaren 14a) margolari finlandiarra izan zen.

Thilen Kuopion jaio zen 1852an. Jaiotzez begietako lesioa zuenez, beirazko begia erabili behar izan zuen.[1] Aita Julius Gustaf Reinhold Thilen Senatuko Altxor Ganberako kontseilaria zen, eta ama Vilhelmina Angelika Elisabet Ehrnrooth izan zen.[2]

Thilenek Hjalmar Munsterhjelm margolari suediar-finlandiarrarekin ikasi zuen Suediako Arteen Errege Akademian, Stockholmen.[3] 1876 eta 1878 urteen artean Adolf von Becker irakaslearekin, Helene Schjerfbeck, Maria Wiik eta Helena Westermarck bezala, ikasi zituen beste margolari suediar eta finlandiar batzuen belaunaldi berekoa zen, eta haiekin arte-estudio bat partekatu zuen.[4][1][4]

Margolari ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1876 urtean egin zuen debuta artista gisa, hastapenetan paisaiak irudikatuz, artearen ikuspegi idealista eta erromantikoarekin, bere lehen irakasleen eraginez.[4] 1880 urtean Parisen hasi zen ikasten, Trélat Akademian, eta Léon Bonnat eta Jean-Léon GérÎme pintore frantsesak izan zituen irakasle.[4][3] Parisko akademian Helene Schjerfbeck, Helena Westermarck, Ellen Favorin edo Alma Engblom finlandiar artistak zeuden.[4] Hala ere, guztiak Académie Colarossi ikastera pasatu ziren handik denbora batera, non Thilen-ek Gustave Courtois eta Louis-Joseph-Raphaël Collin izan zituen maisu, aretoko artista errealistatzat jotzen zirenak. Norvegiara edo Bretainiara egin zituen bidaiak 1886an, eta paisaiak eta erretratuak margotu zituen.[4]

Bere irakasle paristarrak, 1880 urteko udan Fanny Churberg eta Hilda Granstedt margolari finlandiarrek berarengan izan zuten eraginarekin batera, giltzarri izan ziren Thylenen erretratuen pinturarako bilakaeran eta sasoi horretako errealismo frantses tipikoan, italiar eraginekin, 1890 urteko The Blue Bell Girl bere lanik ospetsuenean islatzen dena.[4][3][4] Thylen-ek olio-pinturak erabiltzen zituen, akuarela eta pastel-pinturez gain, eta bere lanak tamaina txikikoak eta gai naturalekoak izan ohi ziren, atzerrira egindako bidaiei buruzko kontakizun batzuekin, sinpletasuna, emozioa eta marrazkiaren eta kolorearen nagusitasuna ezaugarri zituztenak.[4] 1896 urtean Thilenek bere autorretratua margotu zuen.[5]

Bere belaunaldiko emakumezko artista gehienek ez bezala, Thilenek ez zuen inoiz banakako erakusketarik egin, baina bere ibilbidean zehar artista finlandiarren zenbait erakusketa kolektibotan izan zuen presentzia, hala nola 1893, 1895, 1897, 1900, 1901, 1903, 1906 eta 1924an.[4][3] 1920 urtean, atzera begirako erakusketa batean parte hartu zuen Strindberg Aretoan, eta bertan Hanna Rönnberg eta Anna von Bonsdorff artisten lanak ere sartu ziren.[4]

Thilenen lan gehiena bilduma partikularretan dago. Bere eta Helene Schjerfbeck margolariaren arteko korrespondentzia Turkuko Åbo Akademi Unibertsitateko liburutegian dago.[4] Thilen Helsinkin hil zen 1933 urtean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]