Edukira joan

Frieda Belinfante

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frieda Belinfante

Bizitza
JaiotzaAmsterdam, 1904ko maiatzaren 10a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaSanta Fe, 1995eko martxoaren 5a (90 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Bikotekidea(k)
Familia
Hezkuntza
HeziketaAmsterdamgo Kontserbatorioa
Hizkuntzaknederlandera
Irakaslea(k)Gérard Hekking
Hermann Scherchen
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, biolontxelista, erresistentziako borrokalaria eta woman conductor (en) Itzuli
Musika instrumentuatxeloa

IMSLP: Category:Belinfante,_Frieda Edit the value on Wikidata

Frieda Belinfante (Amsterdam, Herbehereak, 1904ko maiatzaren 10a – Santa Fe, Mexiko Berria, 1995eko martxoaren 5a) biolontxelo-jotzailea eta orkestra-zuzendaria izan zen, lesbiana nabarmena eta Holandako Erresistentziako kidea Bigarren Mundu Gerran. Gerraren ostean, Belinfante Ameriketako Estatu Batuetara joan zen eta bere musika-ibilbidearekin jarraitu zuen. Orange County Philarmonic orkestraren sortzaile eta zuzendaria izan zen. Gestapotik ihes egiteko gizon jantzi eta lagunekin bizi izan zen.

Gurasoak Aaron Belinfante eta Georgine Antonieta Hesse izan ziren. Frieda XVII. mendean Herbeheretara iritsitako sefardi portugaldarren lerro baten ondorengoa zen. Familiako beste ondorengo famatu batzuk Isaac Cohen Belinfante idazlea, Moises Cohen Belinfante teologo judua eta Emmy Belinfante kazetaria (gazteena) dira. Belinfante familiaren ondorengoetako asko Holokaustoan hil ziren.[1]

Belinfante musikari familia batean jaio zen. Aita, Aron, pianista eta irakasle ezaguna zen Amsterdamen; Beethovenen sonata ziklo osoa denboraldi bakar batean aurkeztu zuen lehen aldiz, Amsterdamgo Concertgebouw-en. Belinfante hamar urterekin hasi zen biolontxeloa ikasten. Amsterdamgo Kontserbatorioan graduatu zen, eta Concertgebouw-eko Kleine Zaal kontzertu-aretoan egin zuen debut profesionala, hamazazpi urterekin, aitak pianoan lagunduta. Aita handik hilabete gutxira hil zitzaion. Debutaren ostean, Belinfantek Gérard Hekking biolontxelo-jotzailearekin ikasi zuen tarteka Parisen, eta harekin adiskidetasun estua garatu zuen.[2]

Bizitza profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren hezkuntzan eta unibertsitatean zenbait ganbera-talde zuzendu ostean, Concertgebouw-eko zuzendaritzak Belinfante gonbidatu zuen, beste emakume batzuen laguntzarekin, «Kunst voor Allen» artista taldean (gaztelaniaz, «Denontzako Artea»), 1937. urtean Het Klein Orkestra osatzera. Ganbera orkestra horren zuzendari eta orkestra artistiko bihurtu zen 1941. urtean. Horrela, Belinfante Europan zuzendari artistiko eta orkestra profesional aktibo baten zuzendaria izan zen lehen emakumea bihurtu zen. Aldi berean, Belinfante zuzendari gonbidatu gisa aritzen zen astero Holandako Irrati Nazionalean, eta zuzendari gonbidatu gisa lan egiten zuen Herbehereetako eta Europako iparraldeko orkestrekin. 1939. urteko udan, Hermann Scherchen doktorearen eskola magistral batera joan zen Belinfante Neuchâtel-en (Suitza), bere zuzendaritza-gaitasunak hobetzeko. Scherchen-ek, bere gaitasunengatik, eskola horretan izena eman zuten hamabi zuzendari profesional maskulino baino gehiagoren artean lehenengo saria eman zion; sari horren barruan Romanche Suitzako Orkestrarekin Montreux-en emandako kontzertu bat ere egon zen.[3][4]

Frieda Belinfante eta bere lehengusina Ita Rosenzweig

Nazien okupazioak eten egin zuen bere musika-ibilbidea, eta ez zen berriz hasi Gerra bukatu arte.

Gerra garaiko bizitza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Holandako erresistentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belinfante Willem Arondeus artistaren lagun ona bihurtu zen, Raad van Verzet-en (euskaraz, «Erresistentzia Kontzilioa») buruetako bat, eta nabarmenki homosexuala. Holandako erresistentzian aktiboki lagundu zuen, batez ere juduentzako dokumentu pertsonalak faltsifikatuz. Arondeusekin batera, CKC erresistentzia taldeko kideetako bat izan zen, 1943. urteko martxoaren 27an Amsterdamgo erregistro zibilaren leherketa antolatu eta gauzatu zuena, milaka fitxa suntsitu zituena, horrela erregistroko dokumentuekin faltsututako dokumentuak atzemateko saiakera naziak oztopatu ziren.

CKC taldea Gestapok ikertu zuen atentatuaren ostean, eta Belinfante eta beste kide batzuk ezkutatzera behartu zituen. Belinfantek CKCko beste kideen atxiloketen eta exekuzioen berri izan zuen, Arondeus barne. Gizon jantzi eta lagunekin bizi izan zen hiru hilabetez, naziek arakatu baino lehen.

Herbehereetatik ihes

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresistentziak harrapaketa saihesten lagundu zion, baita Belgika eta Frantziako muga zeharkatzen ere, non frantziar erresistentziak Suitzara heltzen lagundu zion. Lankidearekin batera, 1944. urteko neguan mugara heldu ostean, Alpeak oinez zeharkatu behar izan zituzten, segurtasunez heltzeko. Bere maisu ohiak, Hermann Scherchenek, Suitzatik kanporatua izatetik salbatu zuen, holandar herritarra eta bere ikasle ohia zela egiaztatuz. Montreuxera heltzean errefuxiatu izaera eman zioten eta baserritar lanetan jardun zuen denbora labur batean. Belinfante Herbehereetara aberriratu zuten gerra bukatu bezain laster.

Orange County Philarmonic

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorria eta sorrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belinfante 1947. urtean joan zen Ameriketako Estatu Batuetara, eta Laguna Beach-en (Kalifornia) finkatu zen. 1949. urtean UCLAko musika fakultatean sartu zen. 1953. urtean The Ven Street Players taldea sortu zuen, bertako unibertsitateetako kideak eta Hollywoodeko estudioko musikariak biltzen zituena.[5][3]

The Ven Street Players-ek Redlands Bowl-en, Belinfante-ren zuzendaritzapean, egindako emanaldi bikain batek tokiko lider zibiko eta kulturalak konbentzitu zituen Belinfante Orange Konderriko orkestra talde iraunkor bat zuzentzera gonbidatzeko. Horrela, Orange County Philharmonic Society berriaren zuzendari artistiko, sortzaile eta musika-zuzendari bihurtu zen. Irabazi asmorik gabeko erakunde gisa inskribatu zen, zerga barik, 1954. urtean, eta Orange Konderriko lehen orkestra-talde bihurtu zen. Belinfantek The Ven Street Players taldeko musikariak erabiltzen jarraitu zuen Elkarte Filarmonikoaren orkestra berrian.[6]

Belinfanteren batutapean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orange County Philharmonic Orchestraren kontzertuak doakoak ziren publikoarentzat, eta babesleen eta abonatuen dohaintzek finantzatzen zituzten oso-osorik. Orkestrako musikariek entseguetarako denbora ematea adostu zuten, ordezkari sindikalen baimenarekin, emanaldiengatik komisio bat jasotzen zuten bitartean, Belinfante berak egiten zuen bezala. Belinfantek behin eta berriz aipatzen zituen babesleekin egindako hitzarmen horiek, eta kontzertu guztiak doakoak izan zitezela bertaratzen ziren guztientzat. Zuzendaritza batzordeak Belinfanteren iradokizunak onartu zituen, konderrian bizi zen orkestra profesional bat mantentzeko asmoz.[6]

Harremanaren amaiera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belinfantek Orange County Philarmonic-en zuen partaidetza amaiera malkartsu batera heldu zen 1962. urtean, bere kontratua berritu ez zenean. Finantza-presioak areagotu egin ziren musikarien sindikatuaren eraginez, musikariek entseguak kobratzea nahi baitzuen. Gainera, zuzendaritzako eta komunitateko kideek sentitu zuten gizonezko zuzendari batek orkestraren prestigioa handitu eta diru-sarrerak ere handituko zituela. 1994. urteko elkarrizketa batean, Belinfantek espekulatu zuen bere joera sexualari buruzko zurrumurruak bere kaleratzearen eragozpenak baretzeko erabili zituztela. Belinfantek zuzendari artistiko eta musikal izateari utzi zion, baina orkestra gazteen programa zuzentzen jarraitu zuen beste bi denboralditan. Orkestra desegin egin zen, eta Clifford Hakes batzordeko presidenteak tokiko egunkariak iragarri zituen: «La Orange County Philharmonic Society taldeak funtzionatzen jarraituko du, guk ordezka ditzakegun artista eta orkestretatik guztiz independente [...]» Erakundea 1962-1963 denboraldian artista gonbidatuak kontratatzen zituen erakunde bihurtu zen, hurrengo hamarkadetan Ameriketako Estatu Batuetako erakunde askorekin gertatu zen legez.[4][2][7][8]

Belinfanteren grabazioak gutxi eta kalitate eskasekoak dira. Gerra aurreko irrati-emanaldietako bakar batek ere ez zuen iraun, eta bere karrera amerikarreko azken grabazioa baino ez dago artxiboan. Hala ere, nazioarteko berrikuspen kritikoek hiru hamarkada baino gehiagotan dokumentatu zituzten Bellinfanteren musika-dohain superlatiboak. Zuzendaritza-teknikaren ezaugarriak ziren sasoiko estiloa menderatzea, talde-kohesioa, batutaren teknika argi eta erabakigarria, osotasunaren ehundura gardenak, argitasun erritmikoa eta emanaldi guztiak partitura barik egitea.

Biolontxelo eta zango-biola bakarlari gisa, Johannes Brahms eta Johann Sebastian Bachen musikan zuen ikuspegi bereziarengatik nabarmendu zen, bereziki Biolontxelorako BWV 1007-1012 suiteak. Bakarkako, kontzertuetako eta ganberako emanaldiek ezaugarri hauek izan zituzten: tonuaren edertasun berezia, intonazio txukun eta legatoa, teknika osoa, musikarekiko inplikazio sakona eta manierismo bako interpretazio adierazkorra. Bere errepertorioa sasoi guztietara hedatzen zen, barrokotik hasi eta sasoiko konpositore garaikideetaraino, batez ere Herbehereetan eta Frantzian lan egiten zutenetaraino. Bereziki, Henriëtte Bosmans herbeheretar konpositorearekin izan zuen lotura estua, hari estreinatu baitzion Biolontxelorako Bigarren Kontzertua, 1923an; biak ala biak 1920. urtetik 1927. urtera bitartean ere bikote izan ziren.[2]

Belinfante Orange County Philharmonic taldetik kanporatu ostean, bere musika-jarduerak eskala txikian jarraitu zituen. Belinfantek estudio pribatu bat ezarri zuen Laguna Beachen, eta musikari askok egin zuen debuta bertan. Laguna Beach Chamber Music Societyko zuzendaritza-batzordeko kidea ere izan zen, 20 urte baino gehiagotan, agente eta aholkulari artistiko lanetan.[4]

Belinfantek Los Angeles Times-erako elkarrizketa batean laburbildu zuen bere ibilbidea: «[...] Goizegi zen niretzat. Ni jaio egin behar naiz berriro. Gehiago egin nezakeen, horrexek tristatzen nau. Baina ez naiz gixajoa. Hurrena zer egin bila nabil. Beti dago zer egina oraindik.»[4]

Minbiziak jota hil zen 1995ean, 90 urte zituela, Santa Fen (Mexiko Berria).

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere azken urteetan bere lorpenen aitortza jaso zuen: [4][9][10]

  • 1987. urtean Orange County Board of Gainbegirors eta Laguna Beach hiriak otsailaren 19a «Frieda Belinfante eguna» izendatu zuten, eskualdeko kultura musikalari egindako ekarpenen omenez.
  • 1999. urtean «But I Was a Girl»dokumentalean Belinfanteren bizitza erretratatu zuten.
  • Bere historia Bigarren Mundu Gerran gay eta lesbianen jazarpenari buruz Holandako gobernuak finantzatutako erakusketaren parte ere izan zen.
  • 1994. urtean, Holokaustoaren Museoak ofizialki aitortu zituen Belinfantek BIgarren Mundu Gerran erresistentziari egindako ekarpenak.

Kanpo estekrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Digital Monumento to the Jewish Community in the Netherlands. .
  2. 1 2 3 Muller, Klaus. (31 de mayo de 1994). Interview with Frieda Belinfante. , 40 or.., transcripción no publicada de una grabación de vídeo.
  3. 1 2 Women of Orange County: Philharmonic Society Proposes Symphony Orchestra in County. 16 de mayo de 1954, 16 or..
  4. 1 2 3 4 5 Pasles, Chris. (19 de febrero de 1987). Frieda Belinfante Honored: Cultural Pioneer Still a Voice for Excellence. , OC-E1 or..
  5. ↑ Contest Finds Talent Scarce. 21 de agosto de 1949, D6 or..
  6. 1 2 Pianist Yalta Menuhin to Appear With County Philharmonic Tonight. 29 de abril de 1956, K6 or..
  7. ↑ LA Philharmonic to Replace County Group. 4 de marzo de 1962, OC1 or..
  8. ↑ Kozinn, Allan. (23 de julio de 1989). «The Institution as Impresario» The New York Times.
  9. ↑ Guz, Savannah. (31 de enero de 2008). Nazi Persecution of Homosexuals gets its documents in order. .
  10. ↑ «The Frieda Belinfante Collection» United States Holocaust Memorial Museum.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]