Edukira joan

Hiroo Onoda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiroo Onoda

Bizitza
JaiotzaKainan (en) Itzuli, 1922ko martxoaren 19a
Herrialdea Japonia
 Japoniar Inperioa  1947)
HeriotzaTokio, 2014ko urtarrilaren 16a (91 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k)Onoda Machie (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaQ11658660 Itzuli
Kainan High School (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakofizierra, autobiografialaria, irakaslea eta soldadua
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraJaponiako Armada Inperiala
arakatze
Graduasub-lieutenant (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakPazifikoko Gerra
Bigarren Mundu Gerra
Filipinetako kanpaina (1944-1945)
onoda-shizenjuku.jp

Hiroo Onoda edo Hirō Onoda (japonieraz,: 小野田 寛郎, Onoda Hiroo, 1922ko martxoaren 19a - 2014ko urtarrilaren 16a) Bigarren Mundu Gerran Japoniako Armada Inperialean bigarren teniente gisa aritu zen soldadu japoniarra izan zen. Onodak Japoniako azken erresistenteetako bat, 1945ean gerra amaitu eta ia 29 urtez segitu zuen borrokan, Filipinako Lubang uhartean gerrilla-gerra eginez 1974ra arte.

Hasiera batean, Onodak beste hiru soldadurekin eutsi zion: bat errenditu zen 1950rean, eta bi hil zituzten, bata 1954an eta bestea, 1972an. Gizonek ez zituzten sinesten gerra amaitua zela adierazten zieten eskutitzak eta beren familienak. Basa fruituekin, ehizatik eta lapurtutako arrozarekin bizirik irten ziren, eta noizean behin bertakoekin eta poliziarekin tiroketan parte hartzen zuten. Onodarekin harremanetan jarri zen Lubang-eko oihanean esploratzaile japoniar bat 1974an, baina hala ere uko egin zion amore emateari, bere komandante ohiak, Yoshimi Taniguchi majorrak, agindua emateko Japoniatik irlara hegan egin zuen arte.

Onoda 1974ko martxoaren 10ean errenditu zen, eta heroi baten harrera jaso zuen Japoniara itzuli zenean. Urte hartan gehien saldutako autobiografia bat idatzi eta argitaratu zuen, eta geroago Brasilera joan zen bizitzera, abeltzain bihurtu zen. 1984an, Onoda Japoniara itzuli zen, eta 2014an hil zen, 91 urte zituela.