Edukira joan

Subespezie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikaren (Pica pica) subespezieak:
Pica p. pica, P. p. asirensis, P. p. bactriana, P. p. bottanensis, P. p. fennorum, P. p. galliae, P. p. germanica, P. p. hemileucoptera, P. p. hudsonia, P. p. jankowskii, P. p. japonica, P. p. kamtschatica, P. p. leucoptera, P. p. mauritanica, P. p. melanotos, P. p. nuttalli, P. p. sericea

Subespeziea espezietik azpiko maila taxonomiko bat da, eremu berean bizi ez diren eta tamainaz, formaz edo beste ezaugarri fisiko batzuez (morfologia) ezberdinak diren baina elkarren artean ugalduta ume ugalkorrak ematen dituzten populazioetarako erabilia.[1][2] Espezie guztiek ez dute subespezierik, baina subespezieak izateko gutxienez bi izan behar dira. Taxonomian, subespezie hitzaren laburtzapenak subsp. eta ssp. dira.

Subespezieak izen trinomiala hartzen du, adibidez Homo sapiens idaltu; alegia, Homo sapiens espeziea, idaltu subespeziea. International Code of Zoological Nomenclature kodean jasota dagoenez, subespeziea da maila taxonomiko azpikoena eta, beraz, zoologian ez da onartzen, adibidez, barietatea, arraza etab. Botanikan eta mikologian, aldiz, barietatea onartzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Ingelesez) Mayr, E. (1982). «Of what use are subspecies?». The Auk. 99 (3): 593–595.
  2. ↑ (Ingelesez) Monroe, B. L. (1982). «A modern concept of the subspecies». The Auk. 99 (3): 608–609.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]