Edukira joan

Joan Ebanjelaria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Joan Ebanjelariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Joanes Bataiatzailea».
Joan Ebanjelaria

apostolu

30 -
Bizitza
JaiotzaBetsaida, 11
Herrialdea Antzinako Erroma
Talde etnikoajudua
HeriotzaEfeso, c. 100 (87/88 urte)
Hobiratze lekuaTurkia
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaZebedee
AmaMaria Salome
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakaramera
Irakaslea(k)Jesu Kristo historikoa
Jesus Nazaretekoa
Jarduerak
JarduerakArrantzalea, teologoa, mistikoa eta autorea
Santutegia
Abenduaren 27a eta Abenduaren 26a
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioakristautasuna
judaismoa

Find a Grave: 6021 Edit the value on Wikidata

Joan Ebanjelaria edo Joanes Ebanjelaria[1] —antzinako grezieraz: Ἰωάννης; latinez: Ioannes— Jesus Nazaretekoaren apostoluetako bat izan zen. Adituen artean eztabaidatua da, Joan apostolua eta Joan Ebanjelaria, Joanen Ebanjelioa idatzi zuena, pertsona bera ote diren, baina Elizak horrela dela onartzen du.

Hainbat hiri, leku, herrialde eta gizatalderen santu zaindaria da: Asia Txikiarena, Toscanako zenbait hirirena, eta abarrena. Jaieguna abenduaren 27an ospatzen da. Euskaraz, hainbat titulurekin izendatzen da: Done Joanes, Jaun Done Joanes, San Joan, San Joanes, Jondoni Joanes (Lapurdin eta Nafarroa Beherean) edo Jondane Joanes (Zuberoan).[2][3]

Bizitza, Itun Berrian kontatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itun Berriak dioenez, Joan Ebanjelaria Galileako Betsaidan sortu zen, Tiberiadesko aintziratik hurbil, Zebedeo eta Salome izan zituen guraso eta Jakue Nagusia apostolua zuen anaia. Jesu Kristoren lehen jarraitzaileetariko bat izan zen eta, Ebanjelioen arabera, bere begiz ikusi zituen Tabor mendiko antzaldaketa eta Kristoren nekaldia, Kristok bere ama zaintzeko ardura eman zion gurutzean zegoela eta Petrirekin batera aurkitu zuen Hilobi Santua hutsik.

Tradizioak dioenez, Efeson hil zen, K.o. 100. urte aldera. Laugarren Ebanjelioa, Apokalipsia eta hiru Epistola idatzi omen zituen. Erdi Aroan, artean eta liburu erlijiosoetan, arranoaren irudiaz adierazi ohi da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]